Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis

Orkatzategitik munduari begirada

15/03/2008 GMT 1

Aste Santua ala opor astea?

orkatz @ 21:23

Datorren asteartean hartzen dituzue gehientxuenok oporrak, ikasle zaretenok aste eta erdi dituzue jai!Beste batzuk 6 egun (eta eskerrak eman beharrean zaudete norbaiti...) eta zortea duzutenok, ikasleen antzera!

Baina zihur nago inkesta bat egingo banuke, eta ez hemengo nire adiskide putreei, inork gutxik asmatuko lukeela zuzen eta zehatz esaten zer den Aste Santua! Ez da nire asmoa horretaz hitz egitea edota idaztea, bakoitzak jakingo du.

Gazteagoak zinetean zihur nago, "derrigorrez" eta maiz "gogo txarrez" joaten zinetela mezatara eta orduan ere ez zenuten jakingo zertan zetzan Aste Santuak. Eta beno, zertan ukatuko dizuet, ez al da piskat penagarria? azken batean izan zirelako dira eta izan direlako gara, ohiturak (onak edo txarrak diren edo ez, ez ditut nik juzgatuko) mantendu egin behar al dira?

Gaur egungo gizarte malapartatuan, garrantzia teknologiak, edukitzeak, ondasunak, itxurak dauka...baina gizakia gizaki denez gero, beti izan du nolabaiteko kezka bat azaldu ezin zituen gauzentzat. Hori guztia ondo dago baina izatea noiz zaindu behar da? Ez al duzue inoiz gizakien azken galderatan pentsatu?Nor naiz ni? nondik nator? zer egiten dut hemen?

Gaur egun aldiz, alderdi horri ezer gutxi edo baterez zaintzen da, eta nahita nahiez hori gutxien espero denean azaleratu egiten da. Orduan izaten dira kontuak eta komeriak! Baina maiz hobe izaten da horietaz ez hitzegitea, "carpe diem"a ez den iritzia baduzu arrarotzat zauzkate, nire antzera orkatzategin orkatz!

Comentarios

No hay Comentarios »

Dejar un Comentario


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis