Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis

Orkatzategitik munduari begirada

15/03/2008 GMT 1

Lehengo begirada

orkatz @ 19:00

Gaurkoan hasi naiz nire bloga idazten, gaur egun edonork idazten du, eta neuk ere neureak idatzi nahi ditut, batzuk zentzuzkoak izango dira, beste batzuk ez horrenbeste, batzuk mendiko kutxua izango dute eta beste batzuk kalekoa, baina guztiak izango dira hemen.

Atalaia pribilegiatu honetatik munduaren bai gertukoa eta zergatik ez hurreneko, ikuspegi desberdinak hartuko ditut kontutan eta interesgarriak edo garrantzizkoak diren gaiak jorratuko ditut: iritziak emanaz edo ideiaren batzuk jaurtzi, esatea, pentsatzea eta idaztea libre da, ez irakurtzea ere bai, horra zure lehenengo aukera: irakurtzen jarrai dezakezu edo ez, zeure esku!

Gaur, zergatik gaur eta ez atzo edo ez bihar? Zilegi da hori galdetzea ez erantzutea zilegi den bezalaxe. Baina gaurkoa izan da aukeratutako eguna horrela behar zukeelako.

Hemendik aurrerakoak ere bertan azladuko dira, inongo orden kronologiko zehatzik jarraitu gabe, baina burutazioak ditudanean idatziko ditut.
Orain badaezpadan banoa nire kobazulora, bihar ere egunak argituko du eta.

Comentarios

No hay Comentarios »

Dejar un Comentario


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis