Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis No veas la TV ¡Hazla!

Orkatzategitik munduari begirada

23/03/2008 GMT 1

Edurra Martixan!!

orkatz @ 11:58

Egun on!

Esanda zegoen baina inork gutxik sinesten zien gaurko metereologoei, ezdakit zenbat denbora lehenago ari ziren abisu ematen baina nekez iristen zen.

Azkenik! Gaur goizean, kobazulotik burua atera orduko...elur mantto xuri batek guztia eztaltzen zuen! Paisaia ikaragarri polita baina tamalez, trumoi hotsak, oinaztargiek, elurrak eta laino sartu honek ez dit askorik utzi ikusten.

Negu guztian nekez egin duena orain hari zaigu iristen, udaberriaren lehen egunotan edurra beheko kotetaraino! Mundua oraingoan majo izorratu ditek! Mundua hankaz gora jartzen aspaldi hasi zituan baina oraingoan benetan asmatu ditek! gero errua besteoi botako zigutek beraiek errurik izango ez balute bezala. Gizakiaren aurrerapenaren "daño colateral" direlakoaj, ja,ja,ja. Ahuntzaren gauerdiko estula baino aldrebesagoak dira kontu horiek guztiak baina tamalez, horiengan sinesten duten bitartean nekez aldatuko diagu mundua.

HOtz egiten dik, eguzkia ere lotsati samar azaltzen saiatzen den arren, eta badaezpada banoan kobazulora, ea bestela ahuntzaren gauerdiko estula harrapetzen dudan! Beeeee

Comentarios

No hay Comentarios »

Dejar un Comentario


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis